jueves, 3 de noviembre de 2016

PSIKOMOTRIZITATEA SUKALDEAN

Hezkuntzan, sukaldaritza bitartez psikomotrizitatea landu.

Sukaldea pertsona guztien egunerokotasunean dago, eta haurrak ekintza honetan parte hartzea oso garrantzitsua da. Sukaldaritzarekin haurren ziurtasuna, higienearekiko arauak eta beste zenbait jakintza ikasi ahal izango dituzte.
Sukaldearekin baliatuta landu ahal izango ditugu aspektu batzuk komentatuko ditut:


Psikomotrizitatea lantzen.
Psikomotrizitate fina oso lotuta dago eskuekin egiten den lanarekin, manipulazio, zehaztasun eta kordinaketa. Sukaldaritzaren bitartez kordinaketa eta zehaztasuna lantzen dira hain zuzen ere.



Taldeko lana
Sukaldean taldeko lana oso beharrezkoa daukagu. Sukaldearekin baliatuz komunikazioa bultzatu dezakegu haurrek elkarren artean erresate nola egingo duten estabaidatu beharko dute, bakoitzak sukaldean izango duen rola ere adierazi eta sailkatu beharko dute eta sukaldaritzan aritzen diren momentu guztietan kideekiko erresetua eta konpromezua izan beharko dute. Azkenean taldean egindako lana lortzea izango litzateke garrantzitsua.







Arauak eta ordena
Sukaldaritzan ezinbestekoak dira elikagaien eta gailuen ordena eta hemen ezartzen diren arauak jarraitzea. Gailu eta elikagaiak desordenatuta badaude gertatu daiteke produktuak elkarrekin kutsatzea eta errezeta egiteko balio ez izatea. Gainera errezeta guztiak egin ahal izateko pausu ezberdinak jarraitzea ezinbestekoa dela ere haurrei erakutzi behar zaie eta hauek errespetatuko dituzte prozesuan. Honen bitartez sukaldean arau eta ordena daudela trasmitituko diegu haurrei eta hauek jokuen bidez ikasiko dituzte, eta ez behar baten bezala.
Ezinbesteko arauak jakinaraziko diegu haurrei.

Sormena
Sukaldaritza sormena lantzeko oso teknka erosoa dela esan dezakegu. Sukaldaritza hain zabala denez, haurrek honetan gauza ezberdinak landu ditzakete teknika ezberdinekin baliatuz. Sormena lantzeko sukaldean ematen diren pausuak eta pausu hauetan gertatzen diren aldaketak kontutan hartuko dira eta pausu bakoitzean sentitzen duten sentipen ezberdinak  kontutan hartuko dira baita. Eta gainera azkenenean bakoitzak egindako lana jan ahal izango dute.


Sentipenak landuz
Sukaldearen bitartez sentsumenak landu ditezke, ukimena, usaimena, entzumena, dastamena eta ikusmena hain zuzen ere.
Usaimena eta ikusmenaren  bidez, erabiliko ditugun produktuen usaina eta itxura jakin ahal izango dugu, hauek kolore ezberdinekoak izan daitezke, forma ezberdinekoak...
Ukimena bitartez produktuen taktua nolakoa den ere ikusi dezakegu, gainera hauei guk nahi dugun forma eman ahal izango diegu.
Entzumenaren bitartez aldiz, gailu ezberdinek egiten dituzten soinuak entzun eta ikasi ahal izango dira eta azkenik dastamenaren bitartez egindako errezetak duen gustua ezagutu ahal izango da.

Denetarik jaten ikasten
Oso garrantzitsua da haurrek elikagaien piramidea ezagutzea, baina modu teoriko eta praktiko baten izan behar da. Sukaldean aritzen direnean, beraiek egindako errezetak probatu al dituzte eta honela elikagai eta janari ezberdinak jaten ikasten joaten dira.

Ardura
Amaitzeko eta besteak bezain garrantzitsua den aspektua daukagu, ardurari buruz hitz egiten ari gara. Hau denbora eta heldutasunez bereganatzen da, baina gaztetxoekin modu goiztiar baten   lantzeak honurak ekar dakartza hauetan. Eta sukaldearekin egin dezakegu, zergatik ez?




No hay comentarios:

Publicar un comentario