sábado, 7 de enero de 2017

BIDEOA

Gaiare laburpena egiteko bideo bat erabili dut. Laburpen hau egin ahal izateko Wevideo programa erabili dut. Espero dut hemen jarri izan dudan informazioa gustokoa izatea.
Eskerrik asko bideoa ikusteagatik!


jueves, 1 de diciembre de 2016

IDAZKETA ETA IRAKURKETAREN BITARTEZ PSIKOMOTRIZITATEA LANDU

Psikomotrizitatearen bitartez, haurren gaitasun sentsoriala, motorra, afektiboak eta azkenik intelektuala.
Idazkera eta irakurketa bitartez hau da lantzen duguna:
  • Gorputzeko jarreraren kontrola.


  • Espazioaren orientazioa izaten.


  • Zuzendaritza funtzioak: arreta, memoria...

  • Motrizitatea fina landu.

















PSIKOMOTRIZITATEA ETA JOKUAK

Esan dezakegu psikomotrizitatea jokuen bitartez landu dezakegula. Jokuak oso baliabide interesgarriak izaten dira eta gainera modu anitzetakoak daudela esan dezakegu. Jokuen bitartez motrizitatea fina eta gogorrak landu ditzakegula esan dezakegu.

Psikomotrizitatea lantzeko joku ezberdinak proposatuko ditut. Batzuk motrizitatea fina lantzeko balioko dute eta besteak berriz gogorra.

Motrizitatea fina lantzen duten joku batzukin hasiko gara:

TXONTXONGILOEKIN JOLASTEN

Txontxongiloekin baliatuz motrizitatea fina landuko dugu, gainera haurrek beraiek nahi duten txontxongiloak egingo dituzte eta gainera hauekin historio ezberdinak sortu ahal izango dituzte. Gainera historio hauek beste kideekin trukatu ahal izango dituzte.

Lehenengo marrazkiekin egindako kartulinak hartuko ditugu, hauek kolore ezberdinekin pintatuko ditugu eta gero artaziekin baliatuz ebakiko ditugu. Argazkian Hello KItty agertzen da eta kasu honetan honen ingurua edo forma ebakiko genuke.

Bigarren pausua makila batzuk hartzea izango zen eta kolarekin baliatuz hello kitty-ren atzean itsatsiko genituen.

Azkenik haurrek beraien artean jolasten hasiko dira. Txontxongiloekin ibbiliko dira hauekin historio ezberdinak asmatzen eta antzesten.
Orain motrizitate gogorra landu ahal izateko joku bat proposatuko dut:

jueves, 3 de noviembre de 2016

PSIKOMOTRIZITATEA SUKALDEAN

Hezkuntzan, sukaldaritza bitartez psikomotrizitatea landu.

Sukaldea pertsona guztien egunerokotasunean dago, eta haurrak ekintza honetan parte hartzea oso garrantzitsua da. Sukaldaritzarekin haurren ziurtasuna, higienearekiko arauak eta beste zenbait jakintza ikasi ahal izango dituzte.
Sukaldearekin baliatuta landu ahal izango ditugu aspektu batzuk komentatuko ditut:


Psikomotrizitatea lantzen.
Psikomotrizitate fina oso lotuta dago eskuekin egiten den lanarekin, manipulazio, zehaztasun eta kordinaketa. Sukaldaritzaren bitartez kordinaketa eta zehaztasuna lantzen dira hain zuzen ere.



Taldeko lana
Sukaldean taldeko lana oso beharrezkoa daukagu. Sukaldearekin baliatuz komunikazioa bultzatu dezakegu haurrek elkarren artean erresate nola egingo duten estabaidatu beharko dute, bakoitzak sukaldean izango duen rola ere adierazi eta sailkatu beharko dute eta sukaldaritzan aritzen diren momentu guztietan kideekiko erresetua eta konpromezua izan beharko dute. Azkenean taldean egindako lana lortzea izango litzateke garrantzitsua.







Arauak eta ordena
Sukaldaritzan ezinbestekoak dira elikagaien eta gailuen ordena eta hemen ezartzen diren arauak jarraitzea. Gailu eta elikagaiak desordenatuta badaude gertatu daiteke produktuak elkarrekin kutsatzea eta errezeta egiteko balio ez izatea. Gainera errezeta guztiak egin ahal izateko pausu ezberdinak jarraitzea ezinbestekoa dela ere haurrei erakutzi behar zaie eta hauek errespetatuko dituzte prozesuan. Honen bitartez sukaldean arau eta ordena daudela trasmitituko diegu haurrei eta hauek jokuen bidez ikasiko dituzte, eta ez behar baten bezala.
Ezinbesteko arauak jakinaraziko diegu haurrei.

Sormena
Sukaldaritza sormena lantzeko oso teknka erosoa dela esan dezakegu. Sukaldaritza hain zabala denez, haurrek honetan gauza ezberdinak landu ditzakete teknika ezberdinekin baliatuz. Sormena lantzeko sukaldean ematen diren pausuak eta pausu hauetan gertatzen diren aldaketak kontutan hartuko dira eta pausu bakoitzean sentitzen duten sentipen ezberdinak  kontutan hartuko dira baita. Eta gainera azkenenean bakoitzak egindako lana jan ahal izango dute.


Sentipenak landuz
Sukaldearen bitartez sentsumenak landu ditezke, ukimena, usaimena, entzumena, dastamena eta ikusmena hain zuzen ere.
Usaimena eta ikusmenaren  bidez, erabiliko ditugun produktuen usaina eta itxura jakin ahal izango dugu, hauek kolore ezberdinekoak izan daitezke, forma ezberdinekoak...
Ukimena bitartez produktuen taktua nolakoa den ere ikusi dezakegu, gainera hauei guk nahi dugun forma eman ahal izango diegu.
Entzumenaren bitartez aldiz, gailu ezberdinek egiten dituzten soinuak entzun eta ikasi ahal izango dira eta azkenik dastamenaren bitartez egindako errezetak duen gustua ezagutu ahal izango da.

Denetarik jaten ikasten
Oso garrantzitsua da haurrek elikagaien piramidea ezagutzea, baina modu teoriko eta praktiko baten izan behar da. Sukaldean aritzen direnean, beraiek egindako errezetak probatu al dituzte eta honela elikagai eta janari ezberdinak jaten ikasten joaten dira.

Ardura
Amaitzeko eta besteak bezain garrantzitsua den aspektua daukagu, ardurari buruz hitz egiten ari gara. Hau denbora eta heldutasunez bereganatzen da, baina gaztetxoekin modu goiztiar baten   lantzeak honurak ekar dakartza hauetan. Eta sukaldearekin egin dezakegu, zergatik ez?




Dantzaren bitartez psikomotrizitatea landu

Psikomotrizitateak, oso erlazio estua dauka ikaskuntza musikalarekin. psikomotrizitatea ondo lantzen denean, honek gaitasun musikalak izatera laguntzen digu.
Gainera, ekintza eta aktibitate musikal gehienak ondo lantzen direneak, psikomotrizitatea lantzen dela ere esan dezakegu.
Psikomotrizitateak eta hezkuntza musikalak lantzeko ekintza ezberdinak:

  • Trebetasun manuala eta digitala.................... Istrumentuak eta txirula landuz bereganatzen ditugu.
  • Gorputzaren ezagutza............................ Perkusio eta gorputz adierazpena. Ahotsa. 
  • Arnasketaren kontrola.......... txirula jotsean.
  • Perfekzio espaziala...................... askatasuneko mugimenduak, edo organizatuak.
  • Perfekzio tenporala................. Erritmoa, denboraren kontrola.

Hezkuntzaren lehenengo urteetan, psikomotrizitatea eta musika modu globalizatu baten irakatsi dira. Baina hauek lantzean hau izan behar dugu kontuta: biak batera eskutik doazenez, biak bereganatzeko izan behar den denbora errespetatu egin behar da. Eta bat hobeto ikastearren bestea ez dugu alde batera utzi behar. Adibide bat, eskuetako atzamarren buruzko abesti bat lantzen ari bagara, ez dugu ahaztu behar hau nola abestu behar den, abestiaren doinua, erritmoa ere kontutan izango dugu.

DANTZA



Dantzaren bitartez, psikomotrizitatea lantzen dugu. esan beharra dago oso ekintza baliagarria dugula. Gainera dantzaren bitartez, elkarrekiko arremanak eta arreman interpertsonalak garatzen ditugu. Ezin dugu ahaztu haurrei asko gustatzen zaiela dantza egitea eta lehenengotan mugimentu libreak egiten lagun tzen diguten abestiak erabili ditzakegu. Denborarekin abestietan esaten dutenarekin koreografia ezberdinak sortu ahal ditugu. Honetarako betiko abesti oso aproposa dauka, honen izena Land Roberra izango litzateke. Abesti hau interpretatzeko behar dugun bakarra uztai bat behar dugu.







Ran Rober Ran
Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)
Letra erderaz:
El aro arriba arriba
del suelo al cielo,
gíralo a un lado
y luego al otro,
y para abajo abajo abajo
y para abajo abajo ¡sí!
Dentro del aro preso
ahora me he quedado!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)




Zazpi Jauziak



Nola landu psikomotrizitatea

  Gaur egun psikomotrizitatea lantzeko material asko daukagu esan dezakegu. Psikomotrizitatea lantzeko hauek dira erabili ditzakegun aktibitateak. Hainbeste ekintza daude, non psikomotrizitatea lantzen dena eta  niri egokien iruditzen zaizkidanak jarriko ditut.
  •         Plastilina erabili dezakegu eta honekin baliatuz forma, testura ezberdinak egin ditzakegu.
  • Honetarako eskuak erabili ditzakegu edo materialen bat ere erabili daiteke. 
  • Aitaren edo amaren eguna ospatzeko haurrek hauentzat edo pultserak edo zamakoak egin ahal dituzte, koloreetako bolak, koloreetako ariak... erabiliz.
  •    Artaziekin forma ezberdinak dituzten irudiak ebaki ditzazkete.
  •  Pegatinak itsatzi ditzakete, normalean haurrek ekintza hau oso gogoko dute.   
  • Fitball pelota bat erabili dezakegu eta honekin baliatuata haurrek jarrera ezberdinak izan ahal izango dituzte.       
Ekintza hauen bitartez, haurrek beraien eskuetan indarra hartzen joangodira eta psikomotrizitatea fina ere hobetzen joango dira. Oso garrantzitsua da haurrekin eskulanak eta gorputzen mugimendu ezberdinak lantzea. Txikitan lantzen dutena, nagusitan beharko dute eta.
 


Psikomotrizitatea lantzearen garrantzia.

ZERTARAKO PSIKOMOTRIZITATEA LANDU?

Psikomotrizitatearen bitartez, haurrek arazo ezberdinak, esploratu, behatu, eraldatu dezakete. Beste alde batetik, beste kideekin erlazionatzen, beldurrei aurre egiteko, beraien ametsak trasmititzen eta bizitzen eta taldeka nola jolasten  ikasi dezakete.

Hauek dira  psikomotrizitatearen bidez lantzen dena:

  • Gorputza geldi edo mugimenduan dagoen kontsientzia izan.

  • Oreka izaten ikasi.

  • Arnasketaren kordinazioa izatea.

  • Erritmoaren garapena izatea.

  • Oroimena hobetu.

  • Plano orizontala eta bertikalak ezagutzea.

  • Kolore, forma eta tamainen arteko ezberdintasunak ezagutzea eta desberdintzea.

  • Azalera eta denbora antolatu.


Haurrek jolasten eta dibertitzen diren bitartean, psikomotrizitatearen bitartez trebetasun motor espezifiko eta basikoaklantzen dituzte.